OSTEOPATIA

GURE KONTZEPTUA

OSTEOPATIAZ HITZ EGITEKO BEHAR-BEHARREZKOA DA GOGORATZEA ZEIN DEN BIZITZAREN GAKOA:
MUGIMENDUA

Hasiera-hasieratik bizitzak bide egiten du mugimenduaren bitartez. Mugimendua da funtzioa, eraldaketa, informazioa, egokitzea, ...

 

Jatorrizko bulkada hori gabe organismoek ezingo lukete ez garatu ez biziraun. Txikien-txikienetik handien-handienera arte, trinkoen-trinkoenetik meheen-meheenera arte, bizirik dagoen guztia mugitu egiten da.

 

Zelula mailan mugimendua da ingurunearekiko erlazioaren oinarria. Zelula bizitzaren egitura- eta funtzio-unitate denez, bere baitan du normofuntzionamenduaren memoria, eta, era berean, gorputz-egitura bakoitzak, zelulez osatuta dagoenez, oinarrizko diseinuan duen mugimendua/funtzioa egikarituko du.

Mugimenduaren/funtzioaren bitartez sumatzen dugu nola adierazten diren gorputzeko ehunak, eta horren bitartez bat egiten dugu duten intentzioarekin, zeina baita autorregulazioaren ordena lehengoratzea. Horrez gain, behatzen dugu bai beste egiturekin nola erlazionatzen diren eta bai beste sistemetan duten influentzia eta eragina... oro har, izakiaren Osotasunean. Fisikatik kimikara, kimikatik biologiara, biologiatik psikologiara, psikologiatik espiritualitatera, espiritualitatetik kontzientziara.

 

Sistema autorregulatzaile horrek beti ezingo ditu disfuntzio guztiak konpondu. Kasu horietan, informazioa jaso eta jatorrizko intentzio horri laguntzen eta bultzatzen diogu homeostasia bilatzeko bidean.

GEHIAGO IRAKURRI

Era horretan, osteopatia osotasunaren terapia gisa, ukimenaren zentzumen-pertzepzioa garatzen du. Gaitasun horrek ahalbidetzen du bai disfuntzioa non dagoen sumatzea bai diagnostiko etiologikora iristea. Behin une horretara iritsita, berez gertatzen dira tratamendua eta berrarmonizatzea.

 

Osteopatia zientzia bizia da, eta jatorritik gaur arte eboluzionatzen jarraitzen du. Bai osteopatia-lanetan egindako behaketen ondorioz, bai egun dauden hainbat jakintza-iturriren ondorioz, hala nola, fasziari buruzkoak, enbrioiaren garapen-dinamikari buruzkoak, fisika kuantikoari buruzkoak, etab., askoz hobeto ulertzen ditugu A.T. Still-en osteopatia-pentsamenduaren bidea eta sentipena zein bere ondorengo izan zirenenena: W.G. Sutherland, H. Magoun, Viola Frimann, Rollin Becker, Bernard Barillon, Jean Claude Pouey, etab., eta hemendik ondratu nahi ditugu izandako inspirazioagatik eta pentsamendu bikainarengatik.

GURE IKUSPEGIA

GEHIAGO IRAKURRI

Osteopatiaren hasieratik, zientzia bizia denez eta lege naturalen behaketan oinarritutako jakintzagaia denez, denboran duen garapenak, egun ere, adarrak, irakurketak eta terminologia ezberdina sorrarazten du. Egun osteopatia-eskolak bi talde handitan banatzen dira: gaitasun eta ikuspegi biomekanikoagoa (estrukturala) garatzen dutenak, eta hurbilpen biodinamikoagoa (errain-burezurrekoa) lantzen dutenak.

 

AOCen bi tendentziak daude. AOCen ulertzen dugu osteopatia BAKARRA dela, eta oinarritzen dela Stillek pazientearen osasuna lortzeko honen organismoarekin elkarlanean aritzeko asmoz definitutako hiru printzipioetan. Hori dela eta, formazioaren bitartez transmititu nahi duguna da mundu osteopatikorako hurbilpen orokor eta oinarrizkoa.

Horretarako, irakasteko aukeratutako bidea ondokoa izan da: lehenik, ikastea hautematen egitura dentsoenak (hezurrak, faszia, erraiak, …), eta ondoren, fintzen-fintzen jarraitu hauteman arte egitura finenak (fluidoak, guruin endokrinoak, NS, entzefaloa eta honen guneak, …). Dena den, haratago joaten gara: ikuspegi biomekanikoagotik, ikuspegi funtzional eta biodinamikora, eta OAMa hautematetik abiatzen gara.

Hiru osteopatia-printzipio

EGITURA-FUNTZIOA

GLOBALTASUNA

AUTORREGULAZIOA

Une oro harremanetan gaude Bizitzaren Hatsarekin eta horrek maila guztietan duen homeostasiaren indar erregulatzailearekin, W. G. Sutherlandek ederki definitu zuen bezala.

EKITEKO GURE ERA

GEHIAGO IRAKURRI

Gure jardueraren ezaugarria da kontaktu fina eta arina, entzute sakonaren ondorio dena, eta pazientearengan gertatzen ari denari errespetua.

 

Osteopatak ez du kanpo-indarrik ezartzen. Egiten duena da eskuen bitartez komunikatu egitura biziekin batera doan mugimendu fina, eta laguntza eskaintzen dio organismoaren intentzioari, oreka osasuntsua bila dezan.

 

Pertsona bakoitza bakarra da eta gertatzen zaionaren adierazpena izango da bizitzan egoteko duen era partikularra. Pertsonaren ehunekin dugun kontaktutik eta sumatzen ditugun tentsio-aldaketekin, anatomia- eta fisiologia-jakintzan oinarrituta eta bizitza-potentziaren adierazpenaz gidatuta, sumatu dezakegu tentsio-puntu orekatua, zeinetatik hasten baita mugimendu fisiologikorako itzulera. Nerbio-Sistema autonomoak duen aktibitatearen erregulazioa nabaritzen du, gure eskuetan dugun pertsonak erlaxazio sakona sentitzen du, eta bat egiten du bere egoera naturalarekin era kontzientean edo ez hain kontzientean.

 

Oinarrizko Arnas-Mekanismoaren (OAM) markoan egiten den ehunen entzute irekiari esker murgilduko gara bizitzaren ibaian, non dagoen osasunaren potentzia osoa, era zabalenean ulertuta, gaixotasun ezetik haratago.

Gurekin kontaktatu

Dituzuen beharrei buruzko gero eta informazio gehiago eman hainbat hobeto aholkatuko zaitugu.

    Kontaktu-datuak