FORMACIÓN EN OSTEOPATÍA CRANEAL
NORENTZAT DA?
Fisioterapeutak, medikuak eta, hala badagokio, osteopatia formazioa duten osasun-profesionalak.
NON EGITEN DA FORMAZIOA?
Eskolak UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak dituen instalazioetan izango dira.
IRAUPENA
4 ikasturte, 6 mintegi ikasturte bakoitzeko, larunbatetan eta igandeetan, 312 ordu.
OSTEOPATIAKO IKASKETA-PLANA
Ikasturte bakoitzean osteopatia ikasteko azaltzen diren egitura guztiak era honetan garatzen dira:
- Deskribapen anatomikoa.
- Fisiologia, eta batik bat dituen eragin klinikoak.
- Muskuluen arteko erlazioak.
- Faszien arteko erlazioak.
- Baskularizazioa (arteriala eta benosoa).
- Inerbazioa (sinpatikoa eta parasinpatikoa).
- Erreferentzia topografikoak.
- Biriketako arnasaren inguruko mugimendua.
- Gogoeta osteopatikoak.
- OAMaren mugimendua.
- Osteopatia-pertzepzioa.
- Lesio nagusiak.
- Diagnostikoa.
- Tratamendua.
OSTEOPATIA-FORMAZIOARI DAGOKION PROGRAMA
PRESENTZIA, ATENTZIOA ETA INTENTZIOA
ALDERDI PRAKTIKOA
Gure formazioan praktika ezinbestekoa da pertzepzioa fintzen joateko.
Integratu eta asimilatu
Osteopatiaren 3 printzipioak: Egitura-Funtzioa, Globaltasuna eta Autorregulazioa.
Ikasi
Anatomia eta fisiologia interrelazio-ikuspegitik
Garatu
Haztatzeko gaitasuna Oinarrizko Arnas Mugimenduaren (OAM) eremuan, zeinak gidatzen, orientatzen eta informatzen gaituen egitura anatomiko-fisiologikoen osasun-egoeraz.
Landu
Diagnostiko etiologikoa; ikasi sintomatik arazoaren eragilera joaten.
Landu
Terapeutaren “presentzia-atentzioa-intentzioa”.
Zergatik lau formazio-ikasturte?
Formazio honetan erabaki dugu formazioko 4 urteei eustea, ulertzen dugulako, osteopatia asimilatzeko eta osteopata gisa eboluzionatzeko, osteopata izango diren gure ikasleek behar dutela denboran zeharreko prozesua.
Haztapen-gaitasunaren garapenak behar du praktika eta kontzeptuak barneratzea. 4 urtetan egiteko aukerak ahalbidetzen du ikasleei era mailakatuan laguntzea egin beharreko bidean.
PRAKTIKA NOLA EGITEN DEN
Formazioan zehar ikasiko eta aztertuko dugun egitura bakoitzeko aurkezpen teorikoa egiten da, ikasketa-planaren arabera.
Praktikan esperimentatzen da OAMak duen mugimendua.
2 ikasleren arteko praktika indibiduala egiten da.
Benetako kontsulten simulazioa egiten da, eta ondoren taldearekin partekatzen dira zein izan diren sumatutako arazoa eta emandako irtenbidea.
Irakasleek gainbegiratutako praktikak egiten dira. 5 ikasleko tutore bat.
INSTALAZIOAK
Eskolak UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak dituen instalazioetan izango dira.
Osteopatia-gelak mahaiak ditu atal teorikoa jarraitu ahala izateko eta ohatilak praktikak egiteko. Ohatila bat bi pertsonako. Ikus-entzunezko materiala, testuak, anatomia-atlasak, eta eredu anatomikoak.
GURE IRAKASLEAK
Kontsultan esperientzia kliniko handia duen irakasle-taldea, formazio jarraituari eta eguneratuari eusten diona.
Esperientzia
Irakaskuntza-bokazioa duen taldea, egunerokoan duen osteopatia-esperientzia kontsultatik gelara daramana.
Bokazioa
Osteopatiaren esentzia bizirik eta etengabeko eboluzioan iraunarazi nahi duena.
Konpromisoa
FORMAZIOAREN ONURAK
ETA FORMAZIOAREN ONDOREN ZER?
Formazioa amaitutakoan osteopatak Garezurreko Osteopatia Akademiako kide izateko aukera izango du. Akademian noizbehinkako mintegiak egiten ditugu, jakintza osteopatikoa konpartitzeko eta praktikarekin hobetzen jarraitzeko.
Formazioa amaitutakoan hasten da Osteopatian egin beharreko benetako ibilbidea, eta oso garrantzitsu irizten diogu talde bateko kide izateari aurrera egiten jarraitzeko.
AOCeko kide
Jarraipena egiten dugu
Noizbehinkako bilerak
Osteopatia-mintegiak
GURE IKASLE BATEN AIPAMENA
AOCekin kontaktatu
Dituzuen beharrei buruzko gero eta informazio gehiago eman hainbat hobeto aholkatuko zaitugu.