FORMACIÓN EN OSTEOPATÍA CRANEAL

NORENTZAT DA?

Fisioterapeutak, medikuak eta, hala badagokio, osteopatia formazioa duten osasun-profesionalak.

NON EGITEN DA FORMAZIOA?

Eskolak UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak dituen instalazioetan izango dira.

IRAUPENA

4 ikasturte, 6 mintegi ikasturte bakoitzeko, larunbatetan eta igandeetan, 312 ordu.

Próximo inicio de la Formación en Osteopatía 2023-2027 en el Centro Asociado UNED-Bergara.

Captura de pantalla 2021-04-29 a las 10.12.05

OSTEOPATIAKO IKASKETA-PLANA

Ikasturte bakoitzean osteopatia ikasteko azaltzen diren egitura guztiak era honetan garatzen dira:

  1. Deskribapen anatomikoa.
  2. Fisiologia, eta batik bat dituen eragin klinikoak.
  3. Muskuluen arteko erlazioak.
  4. Faszien arteko erlazioak.
  5. Baskularizazioa (arteriala eta benosoa).
  6. Inerbazioa (sinpatikoa eta parasinpatikoa).
  7. Erreferentzia topografikoak.

  1. Biriketako arnasaren inguruko mugimendua.
  2. Gogoeta osteopatikoak.
  3. OAMaren mugimendua.
  4. Osteopatia-pertzepzioa.
  5. Lesio nagusiak.
  6. Diagnostikoa.
  7. Tratamendua.

OSTEOPATIA-FORMAZIOARI DAGOKION PROGRAMA

OSTEOPATIAREN HISTORIA ETA PRINTZIPIOAK. OSTEOPATIA PERIFERIKOA

 

1. Osteopatiaren oinarriak

  • Osteopatiaren definizioa
  • Osteopatiaren historia
  • Osteopatia-dotrina
  • OAM (Oinarrizko Arnas-Mugimendua)
  • Osteopatia-lesioa
  • Erreflexu-arku eta errazte kontzeptuei dagokien sarrera
  • Osteopatia-diagnostikoa
  • Osteopatia-teknika funtzionalak
  • Osteopatiaren erabilera

2. Faszia

  • Definizioa, ezaugarriak eta jokabide dinamikoa

3. Osteopatia funtzional periferikoa.

  • Eremu osteomiofaszialeko egituren azterketa.

4. Faszietako ibilbidea

  • Burezurretik beheranzkoa
  • Barruko faszia-sistemaren (meningeak) eta kanpoko faszia-sistemaren (osteomiofasziala) arteko erlazioa

5. Praktikaren sintesia eta alderdi garrantzitsuak

ERRAIETAKO OSTEOPATIA

 

1. Erraien tratamenduaren berezitasunak eta alderdi orokorrak:

  • “Errai-artikulazio” kontzeptua.
  • “Erraietako berezko lesioa” kontzeptua, zeina zirkulazio- eta nerbio-gorabeheren eta gorabehera endokrinoen ondorio baita.
  • Bizkarrezurrarekiko erlazioa. Metameroak. Erreflexu-arkuaren fenomenoa eta errazte kontzeptua
  • Erraiguneen historia klinikoa:
    • Historia klinikoa eta proba osagarriak.
    • Patologia organikoak baztertzeko diagnostikoa
    • Historia ikuspegi osteopatikotik

2. Diafragma abdominotorazikoa.

3. Enbriologia.

    Enbrioiaren barruko barrunbearen eta mintz serosoen garapena.

4. Barrunbe torazikoa.

    Faszia endotorazikoa, pleura-sistema, perikardioa, tendoi zentrala.

5. Barrunbe abdominopelbikoa.

    Faszia transversalis (zeharkako faszia), peritoneoa eta garapen enbriologikoa, faszia endopelbikoa.

6. Erraietako eta faszietako egituren azterketa:

  • Birika, bihotza, esofagoa (hestegorria), urdaila, gibela, behazun-maskuria, duodeno- pankrea, jeiuno-ileona, barea, kolona, giltzurdinak-ureterrak-maskuria, umetokia-obulutegia-tronpa.

OSTEOPATIA GAREZURGUNEAN

 

1. Diagnostiko-prozesua garezurgunean.

2. Garezurraren osteologia.

3. Artrologia.

4. Garezurreko hezur-egiturak:

  • Okzipitala, tenporala, parietala, esfenoidea, etmoidea, frontala, hezur malarra, hezur palatinoa, bomerra, kornetea, lakrimala, sudurrekoa, goiko masailezurra, beheko masailezurra (baraila), giltzadura tenporomandibularra (loki-barailetako giltzadura), hioidea.

5. Meningeak.

6. Elkarrekiko tentsioko mintzak.

7. Fulkrua, kontzeptua

8. OAM, elementuak eta fisiologia.

9. Homeostasia.

10. Burezurreko lesio orokorrak.

  • Burezurreko teknikak eta hurbilpen orokorrak

11. Interfazea, kontzeptua

OSTEOPATIAREN APLIKAZIO KLINIKOAK NEUROLOGIAN, OBSTETRIZIAN ETA PEDIATRIAN

 

1. Neurologia.

  • Nerbio-sistema zentrala.
  • Nerbio-sistema periferikoa.
  • Nerbio-sistema autonomoa.
  • NSZaren irrigazio arteriala.
  • NSZaren drainatze benosoa.
  • LZRa (likido zerfalorrakideoa) eta sistema bentrikularra.


2. Obstetrizia.

  • Umetokia.
  • Obulutegia.
  • Falopio tronpa.
  • Diafragma pelbikoa eta perineoa.
  • Osteopatia-tratamendua haurdunaldian, erditzea erraztea eta erditze ondoko arreta.

3. Pediatria.

  • Hezur-sistema. Enbriologia.
  • Jaioberriaren burezurra.
  • Jaioberriarenganako osteopatia-hurbilpena.
  • Aurkezpenak (posturak):
  • Aurkezpenaren (posturaren) araberako arazoak
  • Jaioberriaren diagnostikoa
  • Jaioberriaren osteopatia-tratamendua.

PRESENTZIA, ATENTZIOA ETA INTENTZIOA

ALDERDI PRAKTIKOA

Gure formazioan praktika ezinbestekoa da pertzepzioa fintzen joateko.

Integratu eta asimilatu

Osteopatiaren 3 printzipioak: Egitura-Funtzioa, Globaltasuna eta Autorregulazioa.

Ikasi

Anatomia eta fisiologia interrelazio-ikuspegitik

Garatu

Haztatzeko gaitasuna Oinarrizko Arnas Mugimenduaren (OAM) eremuan, zeinak gidatzen, orientatzen eta informatzen gaituen egitura anatomiko-fisiologikoen osasun-egoeraz.

Landu

Diagnostiko etiologikoa; ikasi sintomatik arazoaren eragilera joaten.

Landu

Terapeutaren “presentzia-atentzioa-intentzioa”.

Zergatik lau formazio-ikasturte?

Formazio honetan erabaki dugu formazioko 4 urteei eustea, ulertzen dugulako, osteopatia asimilatzeko eta osteopata gisa eboluzionatzeko, osteopata izango diren gure ikasleek behar dutela denboran zeharreko prozesua.

 

Haztapen-gaitasunaren garapenak behar du praktika eta kontzeptuak barneratzea. 4 urtetan egiteko aukerak ahalbidetzen du ikasleei era mailakatuan laguntzea egin beharreko bidean.

PRAKTIKA NOLA EGITEN DEN

Formazioan zehar ikasiko eta aztertuko dugun egitura bakoitzeko aurkezpen teorikoa egiten da, ikasketa-planaren arabera.

 

Praktikan esperimentatzen da OAMak duen mugimendua.

 

2 ikasleren arteko praktika indibiduala egiten da.

 

Benetako kontsulten simulazioa egiten da, eta ondoren taldearekin partekatzen dira zein izan diren sumatutako arazoa eta emandako irtenbidea.

 

Irakasleek gainbegiratutako praktikak egiten dira. 5 ikasleko tutore bat.

INSTALAZIOAK

Eskolak UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak dituen instalazioetan izango dira.

 

Osteopatia-gelak mahaiak ditu atal teorikoa jarraitu ahala izateko eta ohatilak praktikak egiteko. Ohatila bat bi pertsonako. Ikus-entzunezko materiala, testuak, anatomia-atlasak, eta eredu anatomikoak.

GURE IRAKASLEAK

Kontsultan esperientzia kliniko handia duen irakasle-taldea, formazio jarraituari eta eguneratuari eusten diona.

Esperientzia

Irakaskuntza-bokazioa duen taldea, egunerokoan duen osteopatia-esperientzia kontsultatik gelara daramana.

Bokazioa

Osteopatiaren esentzia bizirik eta etengabeko eboluzioan iraunarazi nahi duena.

Konpromisoa

FORMAZIOAREN ONURAK

ETA FORMAZIOAREN ONDOREN ZER?

 

Formazioa amaitutakoan osteopatak Garezurreko Osteopatia Akademiako kide izateko aukera izango du. Akademian noizbehinkako mintegiak egiten ditugu, jakintza osteopatikoa konpartitzeko eta praktikarekin hobetzen jarraitzeko.

 

Formazioa amaitutakoan hasten da Osteopatian egin beharreko benetako ibilbidea, eta oso garrantzitsu irizten diogu talde bateko kide izateari aurrera egiten jarraitzeko.

AOCeko kide

Jarraipena egiten dugu

Noizbehinkako bilerak

Osteopatia-mintegiak

GURE IKASLE BATEN AIPAMENA

AOCekin kontaktatu

Dituzuen beharrei buruzko gero eta informazio gehiago eman hainbat hobeto aholkatuko zaitugu.

    Kontaktu-datuak