Historia

Andrew Taylor Still (1828-1917) Osteopatiaren Aita ezagutzen den bezela, XIX.mendekoa da; Zientzien munduan ideien iraultza bat suertatzen den momentuan sortu zen, Osasuna/gaixotasuna dikotomiaren begirada berri bat ari da suertatzen..
Medikua zen , medikuntza klasikoaz etsiturik, osteopatía garatu zuen . Ikerkuntza pertsonaletan oinarrituz , disenteria kasu batean aplikatu zuen Osteopatia lehen aldiz . Honek izan zuen onuragatik eta hemendik aurrerako arrakastengatik, bere izena AABB osotara zabaldu zen
1892-an Kisksville-n ( Missourin) Osteopatia iraskaskuntzarako lehen eskola sortu zuen “ The American School of Osteopathy”.

STILL-en ikasle eta bere ideien jarraitzaile sutsua, bai Osteopatiaren kontzeptuan baita garapenean ere,William Garner Sutherland (1873-1954), aurkitzen dugu, osteopatiarentzako oso garrantzitsua dena.
Garezurran aplikatu zuen Stillek irakatsitakoa eta mugimendu berri bat deskubritu zuen garezurreko hezurretan. Oinarrizko Arnasketa Mugimendua (OAM)deritzaiona aurkitu zuen.

Harold Magoun (1891-1981): ): W.G.Sutherland-en ikaslea.
Eisenhower AABB lehendakaria tratatu zuen Osteopatiarekin, Magoun ospe handiko osteópata izan zen honegatik. Sutherlanden oinordekoa izan zen Magoun, bere eskutik jaso baitzituen Osteopatiaren oinarriak.
1964an, Sutherland-en ikasle batzuk, Inglaterrara abiatu ziren bere idei osteopatikoak zabaldu nahian, Eskola osteopatiko Ingelesak nahiko eszeptikoak azaldu ziren hauen ideiekin. Denis Brooks osteópata estatubatuarrari esker, Parisera abiatu ziren eta han irakatsiko dute Osteopatía Kraneala lehengo aldiz. Irakasleak Viola Frymann, Harold Magoun eta Thomas Schooley izan ziren.

Bernard Barillon (1920-2002): Magounen ikaslea izan zen.
Pariseko talde horren kide zen. Amerikar garezur akademiaren kide izan zen.

Jean Claude Pouey (1937-2006): B.Barillon-en ikaslea.
Zorroztasun handiko zientifikoa eta osteopatiaren defendatzaile sutsua zen. Osteopatiaren ildotik sortu ziren beste terapiak ezberdintzen zituen, A.T.Stillek definitutako oinarriez urruntzen baitziren.
J.C.Pouey eta Bernard Barillon Academia de Osteopatia Craneal-ko kide ziren, Pouey kide numerarioa bezela eta Barillon ohorezko kide modura.